Kalitatea eta eraginkortasuna bezeroen zerbitzuetara

Midesaren helburua, bezeroei laguntzea da, baita, gure zerbitzuak eta gure aukera profesionalak egunero hobetzea.

Gure kultura baloreetan oinarritzen da, hala nola, laneko arriskuekiko konpromisoa, eskaerak entregatzeko daten errespetua, kalitatearekiko kezka, eta gardentasuna.

Enpresa

Midesa 2007an sortutako enpresa da. Piezen mekanizazioari, galdaratze arin eta erdi astunen egitura metalikoen muntaketari eta, industria-makinen mantentze eta konponketei dihardu. Markinan (Euskal Herria) Kareaga industrialdean dago, euskal makina-erremintaren sehaskan.

1300 m2-ko tailerra dugu, 3 biltegitan banatuta eta 5t-ko garabiekin biltegi bakoitzean. Gaur egun, gure enpresa kualifikazio handiko 35 profesionalek osatzen dute, eta batez besteko adina 40 urtekoa da.

Gure bezeroen beharrei erantzun gisa, unitate-piezak eta pieza prototipoak ekoizpen-serie ertaineraino, fabrikatzeko aukera eskaintzen dugu.

Enpresa kolaboratzaileak ditugu ezin ditugun prozesuak egiteko, modu horretan fabrikazio prozesu osoaren ardura hartzen dugu: oxiebaketa, tratamendu termikoak edo gainazalekoak, pieza komertzialak, garraioa, ... etab.

Galdaragintza

Lehiarekiko dugun desberdintasuna galdara propioa dugula da, pieza soldatuak egiteko; 5 metro arteko mekanizaziorako makinekin. Fabrikazio bidea oso laburra da, ez ditugulako piezak lantegitik atera behar beste eragiketa batzuk egiteko.

Prozesu osoa egiten dugu: materialak eta oxiebaketa, galdaragintza, egonkortze termiko edo bibraziozko egonkortzea, muntaketa, pintura, eta instalazio hidrauliko eta elektrikoak, bezeroaren planoen arabera.

Mekanizazioa

Gure bezeroen beharrei erabateko erantzun gisa, unitate-piezak edo prototipoak, eta produkzio-seriean mekanizatzeko aukera eskaintzen dugu.

Makina hauek ditugu:

1 CNC fresadora. Neurriak: 5000x1200x1500
1 CNC fresadora. Neurriak: 4000x1500x1500
2 CNC fresadora. Neurriak: 3000x1100x1500
3 CNC fresadora. Neurriak 2200x1000x1000
2 CNC Mikron fresadora. Neurriak 1000x500x500
1 MIKRON fresadora. Neurriak: 1400x750x700
1 NC fresadora. Neurriak 1000x500x500
CNC 2 torno. 300Mm-rainoko diametroa eta 2000 puntu artean
1 CNC tornoa. 700Mm-rainoko diametroa eta 2000 puntu artean
Tornu konbentzionala. 400Mm-rainoko diametroa eta 1000 puntu artean
2 rektifikadora. Mahaiaren neurriak: 600x300mm
5 soldiatzeko makina 500A-koak
2 plasma makina eta CNC plasma
2 CA40-ko zulagailu, 40mm-raino
1 Amortajadora
3 5t-ko garabi
Hainbat roskagailu hidrauliko, etab.

Muntaia Eta Mantentze Lanak

Goi-mailako teknikariak ditugu, edozein proiektutan berme direnak. Era guztietako egitura metalikoen, makina-erremintaren eta doitasun handiko planu araberako muntaketak egiten dituzte..

Midesak esperientzia zabala eskaintzen dizu mantentze industrialaren sektorean, bere bezeroei zerbitzu azkarra, eraginkorra eta bermatua emateko helburuarekin.

Gure lehentasunezko helburua fabrikazio-ekipoen akatsek eragindako ekoizpen-kostuak optimizatzea da. Horretarako bezero bakoitzaren beharretara egokitutako mantentze-ekintza desberdinak egiten ditugu.

Produktuak

FABRIKATUTAKO PRODUKTUAK

Kontaktua